EHU METODOLOGIA BERRIETARA HURBILDUZ. IKASLE LAGUNTZAILE EKIMENEAN PARTE HARTUZ

Aurreko sarreran Ikasle Laguntzaileen metodologiari buruz aritu ginen, honen beharrak, oinarriak, partaideak, faseak, etab. azaldu genituela. Gaurko sarreran, ordea, gure unibertsitate-taldeak metodologia honekin izandako esperientzia aurkeztuko dizuegu, Bakeola elkartearekin hasten dena.

Elkarte hau 2003. urtean sortu zen EDE TALDEAn Gatazken Bitartekaritza eta Erregulaziora bideratutako Gune gisa. Honen xede nagusia Ahmisa Lan Taldeak (Hezkuntza eta Indartkeriaezaren Departamentua) 20 urtez egiten ari zen lanari jarraipena ematea zen, hau da, gizarte- eta hezkuntza-eragileak ikuspuntu integral batetik trebatzea, gizarte aktiboa, kritikoa, errespetatzailea, Giza Eskubideen defendatzailea eta bake-eraikitzailea lor dezagun. Bakeolak, hainbat eragile ezberdinekin batera, Ikasle Laguntzaile Programa sortu zuten, Bizkaiko ikastetxeetan hedapen handia izan duena eta gaurko blogean gure bizipenaren ikuspegitik aztertuko duguna.

Aipatu bezala, aurten ere, EHU-ko Gizarte Hezkuntza Graduko ikasle talde batek Bakeolarekin elkarlanean aritzeko aukera izan dugu. Elkarte honetako kide batekin, Irantzurekin, egon gara harremanetan, ikasle laguntzaileen metodologia aztertzeko aukera zabalduz. Era honetan, gazteentzako hain baliogarria izan daitekeen eta errespetuan zein aukera berdintasunean oinarritzen den komunikatzeko modu berri honetan murgildu gara. Hasieran ez genuen programa hau ezagutzen, hau dela eta, ustekabe atsegina izan zen guretzat.

Gure bizipenaren ildoari jarraiki, pasa den sarreran azaldutakoa ikasteaz gain, metodologia honekin lan egiten duten kurtso ezberdinetako ikasle zein irakasleekin hitz egiteko aukera izan genuen, haien esperientziak ezagutu eta alderatzeko parada zabaldu ziguna. Izan ere, programa baten eraginkortasun-ebaluaziorik hoberena honetan parte-hartu duen jendearen iritzia ezagutzean datza, eurek inor baino hobe jakingo baitute programak balio duen ala ez eta honek izan ditzakeen akats edo hobetzeko aspektuak.

Honekin guztiarekin, Ikasle laguntzaileei buruzko bideo bat sortu genuen, pasa den apirilaren 10ean Laudioko ikastolan egindanko topaketan aurkeztu genuena. Topaketa hau programak izan duen bilakaerari buruz hitz egiteko, honetan parte-hartu duten kolektibo guztiek euren iritzia eman ahal izateko, zein beste ikastetxeetako kideei metodologia aurkezteko helburuak zituen. Hau dela eta, IES Dolores Ibarruri, Ikastola Zubizaharra, IES Balmaseda eta IES Lekeitioko ikasle zein irakasleak parte-hartu zuten topaketa honetan.

Besterik gabe eta amaitzeko, esan behar dugu oso gustora egon garela Bakeolarekin elkarlanean eta programa hau hurbiletik aztertzeko aukera asko eskertu dugula. Hobetzeko alderdi gisa, partaideekin hitz egiteaz gain, Ikasle Laguntzaileen formakuntza-saio batean edo bestean parte-hartu izana gustatuko litzaigukela baiezta dezakegu, modu honetan, metodologia teorikoaz aritu arren, honen mamia barrutik aztertzeko aukera izango genukeelako. Hala eta guztiz ere, interesgarri zein aberasgarria diogu egindako lan-proposamenari eta espero dugu metodologia berri hau eskoletan zehar hedatu ahal izatea, gatazkei errespetuan, komunikazioan, tolerantzian eta aukera berdintasunean aurre eginez, gizartea balore ezberdinak jasoko lituzke eta.

Beste batera arte!

Advertisements

ikusimakusietaikasi -ri buruz

Blog honek “Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea: Proposamen Metodologiko Orokorrak” ikasgaian landutakua bildu nahi du. 2011-2012 kurtsoan EHU-ko Gizarte Hezkuntzako bigarren maila irakasle eta 67 ikasleok ikasketa eta zerbitzu metodologia hainbat proiektu aurrera eraman dugu.
Post hau Bitartekaritza, Ikasketa eta zerbitzu solidarioa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s