Gorreria ezagutzen

Gortasuna edo gorreria izeneko gaitza entzumenaren galera osoa edo partziala da. Halaber, akutua edo kronikoa izan daiteke. Hurrengo dokumentuan gorren munduan sakontzeko aukera ematen dizuegu. Dokumentu honen bidez gorreriari buruzko informazioa ahalbidetzen dizuegu, atal batzuetan sakonduz. Gai hau interesatzen bazaizu jarrai dezazue irakurtzen.

 

Lan hau prestatzeko hainbat testu irakurri izan behar genituen, eta hauek banandu genituen taldekide guztien artean. Era honetan bakoitzak testu bat edo bi irakurri zituen. Hauek irakurri ondoren, bakoitzak irakurritakoaren bi orriko laburpen eta eskema edo buru-mapa bat egin genuen. Horretaz gain, irakurritako testuen gai guztiak jorratzen dituen buru-mapa bat eta hauek bateratzen dituen powert point lan bat egin genuen.

Informazio hau erabili dugu Ulertuz erakundearekin harremanetan gaudelako eta beraien laguntzaren bitartez, proiektu hau aurrera eramatea da gure helburua.

Ikaskide bakoitzaren testuan gorrei buruzko arlo bat jorratzen du gor motak, zeinuen lengoaia, gorren gizarteratzea e.a.

Argi dago gorren egoera ez dela batere erraza eta komunikatzeko beraz, gizarteratze egokia izateko zailtasuna handiak dituztela, horrexegatik, oinarrizkoa jotzen dugu kolektibo honi buruzko informazio ematea hainbat ideia okertuak baititugu. Arazo hau ezagutzen ez dutenek, ideia faltsu bat dute gorrei buruz pentsatzen baitutelako soilik gor mota bat dagoela eta jakin beharra dago hau ez dela horrela, gor mota bat baino gehiago topa ditzakegula eta guztiak ez direla berdinak, bakoitzak ezaugarri batzuk eta premia berezi batzuk dituela.


Ikasle gor motak

Gor moten barruan guk ikasle gor motetan zentratu gara eta honen barruan hiru ikasle gor mota hauek landu izan ditugu; Ikasle gorrak, ikasle hipoakusikoa eta ikasle gorra entzumen funtzionalarekin. Hauek ezberdintzen dira entzumen galeraren graduaren arabera soinu bat, pertsona gorra hauteman ahal izateko, handitu behar den intentsitatearen arabera kalkulatzen da.

Baita ere, gor motak desberdindu ditzakegu haien gortasun sorreraren arabera, eta honi entzumen atzerapenen klasifikazioa deitzen diogu.


Entzumen atzerapenen klasifikazioa

Bost mota desberdin aurkitu ditzakegu; etiologiaren araberakoa, entzumen galeraren graduaren araberakoa, agertze momentuaren araberakoa, lesioaren jatorriaren araberakoa eta mindutako belarrien araberakoa. Klasifikazio hauetako bakoitza hasiera puntu bat dauka, batzuk jaiotzetik daukate ezintasun hau, beste batzuk, aldiz, istripu baten erruz edota hazten joan diren bitartean gortasuna handitzen joan zaie.

Esku-hartzea

Lehen esan bezala gu ikasle gorretan zentratu egin gara eta arlo honetan gorrek hainbat oztopo aurkitu dituzte. Gaur egun, dagoeneko, gero eta moldatuagoa dago hezkuntza honelako ezintasunei eta hau haientzat aurrerapauso ikaragarria suposatu du haientzat. Baina hasiera batean, ez zuen inork arazo hau ezagutzen eta izugarrizko zailtasunekin topo egiten zuten, orregatik erabaki zuten zeinuen lengoaia ikertzen zuen liburua sortzea eta era honetan ezintasun hau zuten umeei laguntza bat emanez.

Detekzioa

Ume gor bat detektatzen denean lehenengo galdera nondik hasi izaten da, desbideratze eta alerta zeinuen bidez egiten da. Normalean badirudi beste mundu batean daudela eta gainera ez dutenez entzuten besteek hitz egiten dutenean, haiek hitz egiten saiatzen direnean akats asko egiten dituzte eta zailtasunak dituzte besteekin harremanak izateko. Gainera ez zaie asko ulertzen. Horregatik zailtasunak dituzte komunikatzeko eta zarata edo jende asko dagoenean ez dira kontzentratzen.

Zer egin ume bat entzumen galtzea duela nabarmentzen dugunean?

Ume bat entzumena galtzen duela nabarmentzen dugunean, instituzio desberdinak eskoletan lan egiten dituzte profesional ezberdinekin eta hauek esku hartzearen bidez arazoaren informazioaren bilketa eta familiarekin kontaktuan jartzen dira. Informazioaren ondoren, arazoaren analisia egiten da, analisiaren bidez umeen beharrizanak aztertzen dira, programa indibidual bat martxan jartzeko.

Protesiak eta laguntza teknikoak

Instituzio eta profesional hauek garrantzia handia daukate ume gorren garapenean baina hauek baino ezinbestekoak eta askoz garrantzitsuagoa dena protesiak dira eta oso lagungarriak suertatzen dira, eguneroko bizitza asko errazten dietelako. Protesi mota ezberdinak aurki ditzakegu; hartzaile- estimulagarria, elektrodoak eta “inplante coclearra”. Protesien garrantzia dagoeneko aipatu dugu baina laguntza teknikoak baita ere ezinbestekoak izaten dira pertsona gorrei laguntza eskaintzeko eta hauen barruan; “Equipo de frecuencia modulada” eta “El bucle magnettico” aurkitzen ditugu. Protesiak hain beharrezkoak direnez esku- hartzearen barruan topatzen ditugu logopediarekin batera.

Esku hartze logopedikoa eta protesikoa

Hasiera batean azaldu dugun bezala gu ume gorretan zentratu egin gara eta ume gorren barruan bi mota ezberdintzen dira; haur prelokutiboak (jaiotzetik edo bizitzaren lehenengo urtetatik gorrak direnak) eta beste alde batetik, haur postlokutiboak (hauek, aldiz, gorrak geratu egin dira istripuren bat adibidez izan dituztenak). Haur prelokutiboekin entzumena garatzeko entzumenesko bi lan motak landu egiten dira, adibidez; entzuten ikastea testuinguru esanguratsuetan, lehenengo hitzak, elkarrizketa, etab. 6 urte baino gehiago dituztenekin eta inplantatuak direnekin entzumen lan ezberdinak lantzen dira. Prelokutiboekin, hizkeraren errekonozimendua edo mezuak osotasunean ulertzea lantzen dute, postlokutibokein, aldiz, ez da teknikarik erabiltzen, inplante coclearrera jotzen da hasiera batetik.

Ikasleekin gelan erabiltzeko materiala

Teknika hauetaz aparte, lehen hezkuntzako lehen urteetan esku-liburuaren presentzia ezinbestekoa da eta honekin batera fitxategi batzuk betetzea egunero egiten den lanarekin. Esanguratsua da aipatzea, eskuliburua irakurtzeko eta idazten ikasteko guztiz beharrezkoa dela. Programazioaren barruan bi baldintza ezberdintzen dira; lehenengoan, haur gorrari hizkuntza- mezu bat irakurketaren testuingurutik kanpo ulertzea ahalbidetzea, eta bigarrena, ortografiarekiko erlazioak arbitrarioak izan ez daitezen, egitura egokia duen sistema bat aurkitzea da.

Familiaren esku hartzea

1712-1789.urtean haur gorrentzako lehengo eskola sortu zen. Honen helburua gor mutuak eskuzko alfabetoaz gain, hitzen esanahia jakitea da.

XIX-XX.mendean hezkuntza sistema berezia gor mutuentzat eta itsuentzat sortu zen. Mende hauetan badaude legediak irakasleak formatuak egoteko. Hezkuntza sistema honen helburua, hezkuntza berezia ikasleen urritasunean oinarrituta baina hezkuntza ordianario eta komunengandik baztertuta.

1970.urtean L.G.E Espainian finkatzen da. Horren ondorioz, Espainian hezkuntza bereziaren sorrera ematen da. Hezkuntza bereziak sortu zen ezgaituak eta moldatu gabeko ikasleentzat. XX.mende erdian faktore batzuengatik integrazio sozialaren aldeko mugimendua sortu zen. Hori dela eta, sustatu nahi zuten hezkuntza mota berezi honekin zentroetan aniztasunak onartzea eta haur hauentzat zuzendutako laguntzak diseinatzea da nahi dena. Eskola integratzearen helburuak, haur hauen bizitza normala bihurtzea, eskola ordinarioan integratu, haien ikaskuntza erritmoa errespetatzea da. Eskolan integratzearekin denok elkar hezitzea eta denbora eta leku berean ezgaituak diren haurrekin zein ezgaituak ez direnekin. Bereizketarekin amaitzeko helburua du eta.

Curriculum- proposamena haien esparruan kokatzea beharrezkoa da, denok dakigun bezala, edozein ezintasun dituen ikaskide bat badaukagu, hau behar bereziak behar izango ditu eta behar horien barruan, klaseak emateko metodologia aldatu egin behar da eta gehienetan zikloko irakasleek zikloko / gelako programazioan egin beharreko egokitzapen egokiak planteatu behar dituzte, era honetan, eskolatutako ikasleen aniztasunari erantzun ahal izateko. Gomendagarriena, programazioaren osagai bakoitzarentzat ondoko orientabideak kontuan hartzea, hau da; zer irakatsi, nola irakatsi, noiz irakatsi, ebaluazioa, baliabide materialak eta baliabide pertsonalak.

Familientzako atentzio zerbitzua

Familientzako atentzio zerbitzua             bi taldetan bereizten dira, lehenengo atentzioa eta bigarren atentzioa, lehenengo atentzioan, lehenengo 2 urteetan egiten da, familiarekin erlazio zuzena egoten da familiak dituzten beharrizanak asetzeko eta zalantza guztiak argitzeko. Bigarren atentzioan, bi urte eta gero egiten da eta familiengan ardura gutxiago izaten dute.

 

Gorreria kontzeptuaren bilakaera eta bertatik hezkuntzan sortutako beharrizanak

Gorreriaren arloan ikuspegi bi lirateke kontuan hartu beharko genituzkeenak, ikuspegi horiei erreparatuz gero entzumen urridun pertsonak gizartean integratzeko era desberdina baita. Ikuspegi kliniko-terapeutikoak hauek hein handi batean baztertu egiten ditu, uste baitu zeinu hizkuntzak hitz egindako hizkuntzaren galera dakarrela eta horregatik eskola eremutik at egon beharko litzatekeela. Ikuspegi sozio-kulturalak aldiz, gor komunitatearen eraketa bultzatzen du, hezkuntza elebiduna eta integratzailea sustatuz.

Ikuspegi sozio kulturalaren eragina

Baina ikuspegi honek ere bereizketa batzuk egiten ditu eskola eremuan, ahozko hezkuntzaren maila eskasa delako eta eskola eredu desberdinak sustatzen dituelako: kurtso bakoitzean gorrak eta gorrak ez direnentzako gela bereiziak dituzten eskolak,  gorren integrazioa sustatzen duten eskolak eta gorrentzako eskola bereziak, hauek egokienak lirateke.

Gorrak diren umeen garapen sozioemozionala.

Garapen sozialean, banakako ezberdintasunak ume gorren eta gazte gorren artean bereizten dira. Gainera nortasunaren ezaugarri zehatzak dituzte.

Gapen pertsonalean autokontzeptua eta autoestima garrantzitsuak dira nortasunerako eta buruko osasunerako.

Teoria de la mente delakoan, entzuten duten umeekin konparatuz, atzerapenak nabarmentzen dira.

Haur gorren garapen pertsonalean, emozionalean eta konpetentzia sozialean eragiten dituzten faktoreak, heziketa neurriak haien baldintzak hobetzeko balio dira.

 

ikusimakusietaikasi -ri buruz

Blog honek “Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea: Proposamen Metodologiko Orokorrak” ikasgaian landutakua bildu nahi du. 2011-2012 kurtsoan EHU-ko Gizarte Hezkuntzako bigarren maila irakasle eta 67 ikasleok ikasketa eta zerbitzu metodologia hainbat proiektu aurrera eraman dugu.
Post hau Hezkuntza inklusiboa atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi iruzkina