#Edusoahotsak “Gizartea sendatzeko ametsa”

 

Elkarrizketaren xede edo helburua, profesional baten eskutik gure lanbidearen informazioa zabaltzea eta honek dauzkan berezitasunei buruz jardutea da. Gure taldeak lana aurrera eramateko Bilbon kokatua dagoen Agintzari erakundearekin jarri zen harremanetan eta beraiek gustura hartu zuten gure proiektuan parte hartzea. Agintzari elkarteak  giza-hezitzaile, giza-psikologia, kontsultak eta nerabezaro eta familientzako heziketa zerbitzuak kudeatzen ditu. Kudeaketa hori hiru bideetan garatzen da; Esku-hartze komunitarioa, Adopzioa eta Indarkeria edo Harreman liskarrentzako esku-hartzea.

Agintzari erakundeak elkarrizketa posible ahal izateko bere lan taldeei gure lan proiektua aurkeztu eta pedagogo zein hezitzaile aspalditik ibili den Ana MaríaVerano Ochoa-k bere burua aurkeztu zuen gurekin elkartu eta lanaren inguruan gustura berba egiteko.

Ana MaríaVerano Ochoa Agintzari elkartean 1990. Urtean barneratu zen. Berez pedagogia ikasketak garatu eta pedagogo lanean ibili zen. Sartu zenetik hainbat proiektutan parte hartu du, hala nola; etxeetako hezitzailea, Leioan adigabetuen hezitzaile gisa eta Basaurin nerabeak lan munduan birsartzeko proiektu batean koordinatzaile gisa ere ibili zen. Hortik abiatuz, 10 urtez ibili zen Agintzariko kontsultorio gunean zenbait funtzio betetzen. Bere esanetan eta bere lanean islatzen den bezala pertsonen hobekuntza sustatzeko akonpainamendu edo elkartze prozesuak aurkitzen ditu lan-motibazio. Horregatik, 2008. Urtetik hona Bizkaiko familia elkartze taldean ibili da lan teknikari gisa.

Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

#Edusoahotsak Gizarte hezitzaileak izateko beharrezkoak diren hiru zentzumenak: Sen ona, umorea eta maitasuna

GIZARTE HEZITZAILEAK IZATEKO BEHARREZKOAK DIREN HIRU ZENTZUMENAK:

Gizarte hezkuntzako identitate eta garapen profesionalaren irakasgaiko ikasleok, irakaslearen laguntzarekin educablog erakundearekin kontaktuan jarri gara, proiektu bat abian jartzeko. Educablog hezkuntzaren inguruko webgune bat da, gure hezteko prozesua garatzen lagun dezakeena. Identitate eta garapen profesionalan irakasgaian proiektu bat egiteko aukera izan dugu, gizarte hezitzaile bati elkarrizketa egin eta bere bizitza eta esperientzia pertsonala zein lan ibilbidea ezagutzeko aukera izan dugu. Proiektu honen helburua Euskadiko Gizarte Hezitzaileen istorioa berreskuratzea eta aldi berean eraikitzea da. Proiektu honi hasiera emateko Susana Lopez-ekin kontaktuan jarri gara.

Susana Lopez, pedagogian lizentziatu zen, pedagogia diferentzialean espezializatuz hain zuzen ere. Berak ikasi zuen momentuan ez zen gizarte hezkuntza gaur egun bezala existitzen, ez zegoelako hain hedatuta. Baina Susanak gizarte hezkuntzaren inguruko kurtsoak egin zituen, hirugarren adineko eta drogomenpekotasuneko kurtsoak, beste batzuen artean. Gizarte hezitzailea izateko bere lehenengo esperientzia harrera etxeetan izan zen, drogomenpekotasunak zituzten pertsonekin lan egiten. Bertan, 10 urte igaro ditu guztira. Geroago, bolondres bezala elkarte askotan lan egin zuen, hala nola, Caritasen.

es

Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

#edusoahotsak Hezitzaileak erakusleihoan

Denok dakigun bezala, Gizarte Hezkuntzaren mundu zabal eta konplexuan, hainbat eremutan egin daiteke lan eta langile perfil ugari zein erakunde desberdinak aurki daitezke. Educablog erakundearekin, Euskadiko Gizarte Hezitzaileen historia berreskuratzeko, eta aldi berean, eraikitzeko, Gizarte Hezkuntzako “Identitate eta Garapen Profesionala” irakasgaiko ikasleok, proiektu bat jarri dugu martxan. Proiektu hau burutzeko, hezitzaile bati elkarrizketa bat egin behar izan diogu, bere ibilbide profesionala eta esperientzia profesional zein pertsonala islatzeko. Proiektu honen helburuak hiru dira: lehenengoa, gure inguruko Gizarte Hezitzailearen historiari eta egoerari hurbiltzea; jarraitzeko, Gizarte Hezitzailearen identitatearen eta garapen profesionalaren gakoak determinatu eta analizatzea; eta azkenik, gure inguruko Gizarte Hezitzailearen historia zabaltzea.

Horretarako, gure kasuan, Hitza Jorratuz taldekideoi, Agintzari erakundearen parte den langile bati elkarrizketa egitea otu zaigu, Xabat Uzuriaga. Agintzari erakundea , enpresa sozial bat da, gizarte esku-hartzearen eremuan diharduelarik, komunitatearen garapenarekin inplikatuta dagoena; eta proposamen berritzaileak abiaraziz eta kalitateko zerbitzuak kudeatuz, arazoak dituzten pertsonen eta kolektiboen behar sozialak gainditzera orientatuta dago. Kooperatibak gizarte eta hezkuntza arloko zerbitzuak, zerbitzu psikosozialak eta aholkularitza eta prestakuntzakoak kudeatzen ditu haurren eta familien esparruetan.

Teoria alde batera utzita, ekin diezaiogun proiektu honen mamiari; elkarrizketatua hain zuzen. Hitza Jorratuz taldekideok elkarrizketatutakoa Xabat Uzuriaga Etxabe da; Bizkaiko Mallabia izeneko herri txiki batekoa. 26 urte ditu berak eta  Donostian Gizarte Hezkuntzako gradua ikasi zuen. 2012.urtean gradua amaitu, eta ordutik lan desberdinetan aritu izan da, baina beti Gizarte Hezkuntzako arloan, gaur egunera arte; 4 urte gutxi gora behera.

Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

#edusoahotsak “Baina prostitutekin egiten duzu lan?”

Bigarren modulu honi dagokionez, Identitate eta Garapen profesionala irakasgaian, Gizarte Hezitzaile moduan lan egiten edo egin duen pertsona batekin elkarrizketa bat egin behar izan dugu taldeka.Elkarrizketatu dugun Oiane Arrojo, Basaurin kokatuta dagoen Marienea Emakumeen Etxean lan egiten du gaur egun.

Marienea, Basauriko emakumeak eta mugimendu feministak historikoki aldarrikatzen duen gunea da. Berdintasun ekintzak jorratzen dituzten udal zerbitzuak emateaz gain, ahalduntze eskola, sexu informaziorako bulegoa, emakumeei informazioa emateko zentroa, hezkuntza proiektuak eta Equitruke Denbora Bankua, emakumeen elkartea ere bada.

mar2

Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

#edusoahotsak Aske bizitzeko aukera

Euskal Herriko Unibertsitateko, Gizarte Hezkuntza graduko 1. mailako ikasleak gara.
Identitateko Ikasgaian, Gizarte hezitzaile bati elkarrizketa egitea proposatu digute blog
honetan bere lana eta bertan dituen sentimenduak, esperientziak eta ibilbide profesionala aurkezteko.


Gure elkarrizketatua Diego Lodeiro da. Elkarrizketa hau martxoaren 16an egin
genuen. Hasieran, Diego Lodeiro ikasketak ez zituenez, hainbat lanetan aritu zen: adibidez,Eroskin, arotz bezala… Lan hauekin konturatu zen horiek ez zirela bere gustuko lanbideak,beraz, ikasketak amaitzea erabaki zuen. Batxilergoa amaitu ostean, Gizarte Integrazioko gradua ikastea erabaki zuen. Graduan ikasitakoa gustuko zuela ikusterakoan,unibertsitatean Gizarte Hezkuntza ikastea erabaki zuen. Gizarte hezkuntzako diplomatura ikasten zuen bitartean Adoratrices elkartean lanean ari zen.
Adoratrices mundu mailako kongregazio erlijioso bat da, non batez ere prostituzioan
lan egiten duten emakumeei babesa ematen dieten. Gero Askabide elkartean lan egiten hasi zen.

 

prostit

Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

#edusoahotsak “Lanbide bat baino gehiago”

Martxoaren 13an Ane Labiano elkarrizketatu genuen, Deustuko gizarte hezitzaile bat. Gure lehenengo helburua gizarte hezitzaileen lanbidea ezagutaraztea eta mundu guztiarentzat modu informalean komunikatzea bazen ere, elkarrizketa honekin gure bizitza pertsonalerako zein etorkizun hurbilean hasiko dugun ibilbide profesionalerako baliagarriak zaizkigun zenbait gauza ikasi ditugu eta geure buruari behin eta berriro egiten genizkion galdera zein zalantza etiko batzuk argitu ditugu.

Hala ere, ezin dugu ahaztu proiektu honek EducaBlog erakundearekin batera EAEko Gizarte Hezitzaileen historia berreskuratu eta eraikitzea duela helburu, eta hasieran jarri genituen helburuak bete ditugula. Lortutakoa ondorengoa izanik: alde batetik, gure inguruko gizarte hezitzaileen historiari eta egoerari hurbiltzea. Bestetik, gizarte hezitzailearen identitatearen eta garapen profesionalaren gakoak determinatu eta analizatu ditugu. Azkenik, blog honen bitartez, gure inguruko gizarte hezitzaileen historia zabaldu dugu.

Ane Labiano, gizarte hezitzailea

Ane Labianok UPV/EHUn ikasi zuen Gizarte Hezkuntza, eta 10 urte daramatza gizarte hezitzaile bezala lanean. Bere ibilbide profesionalean zehar zenbait lanbide izan ditu: lehenengoa Castroko udalarekin batera berak eta bere lankideek martxan jarri zuten emakume zentro batean izan zen. Hiru urtez aritu zen bertan eta elkarrizketatzerakoan ikusi ahal izan genuen bezala, lan horretatik asko ikasi du. Bigarrena Urtxintxa eskolan  izan zen. Bertan ere hiru urte igaro zituen aisialdi arloan baita berdintasun teknikari bezala ere. Beraz, bere ibilbide profesionala generoarekin lotutakoa izan da.

Gaur egun AMUGE elkartean egiten du lan duela lau urtetik. Honek hezkuntzarekin harreman handiagoa badu ere (ijitoen ahalduntzean aritzen baita) berak dio azken finean emakume ijitoen taldea dela, beraz, genero parekidetasuna lantzen jarraitzen duela.

Zer da AMUGE elkartea?

AMUGE (Euskadiko emakume ijituen elkartea), komunitate ijitoaren garapen integrala helburu duen elkartea da; haien eskubideak defendatu eta sustatzen ditu eta bereziki Euskal Autonomia Erkidegoko emakume ijitoen sustapen eta ahalduntzean jartzen du begirada, haien berariazkotasun etniko zein

Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

EHU METODOLOGIA BERRIETARA HURBILDUZ. IKASLE LAGUNTZAILE EKIMENEAN PARTE HARTUZ

Aurreko sarreran Ikasle Laguntzaileen metodologiari buruz aritu ginen, honen beharrak, oinarriak, partaideak, faseak, etab. azaldu genituela. Gaurko sarreran, ordea, gure unibertsitate-taldeak metodologia honekin izandako esperientzia aurkeztuko dizuegu, Bakeola elkartearekin hasten dena.

Elkarte hau 2003. urtean sortu zen EDE TALDEAn Gatazken Bitartekaritza eta Erregulaziora bideratutako Gune gisa. Honen xede nagusia Ahmisa Lan Taldeak (Hezkuntza eta Indartkeriaezaren Departamentua) 20 urtez egiten ari zen lanari jarraipena ematea zen, hau da, gizarte- eta hezkuntza-eragileak ikuspuntu integral batetik trebatzea, gizarte aktiboa, kritikoa, errespetatzailea, Giza Eskubideen defendatzailea eta bake-eraikitzailea lor dezagun. Bakeolak, hainbat eragile ezberdinekin batera, Ikasle Laguntzaile Programa sortu zuten, Bizkaiko ikastetxeetan hedapen handia izan duena eta gaurko blogean gure bizipenaren ikuspegitik aztertuko duguna.

Aipatu bezala, aurten ere, EHU-ko Gizarte Hezkuntza Graduko ikasle talde batek Bakeolarekin elkarlanean aritzeko aukera izan dugu. Elkarte honetako kide batekin, Irantzurekin, egon gara harremanetan, ikasle laguntzaileen metodologia aztertzeko aukera zabalduz. Era honetan, gazteentzako hain baliogarria izan daitekeen eta errespetuan zein aukera berdintasunean oinarritzen den komunikatzeko modu berri honetan murgildu gara. Hasieran ez genuen programa hau ezagutzen, hau dela eta, ustekabe atsegina izan zen guretzat.

Gure bizipenaren ildoari jarraiki, pasa den sarreran azaldutakoa ikasteaz gain, metodologia honekin lan egiten duten kurtso ezberdinetako ikasle zein irakasleekin hitz egiteko aukera izan genuen, haien esperientziak ezagutu eta alderatzeko parada zabaldu ziguna. Izan ere, programa baten eraginkortasun-ebaluaziorik hoberena honetan parte-hartu duen jendearen iritzia ezagutzean datza, eurek inor baino hobe jakingo baitute programak balio duen ala ez eta honek izan ditzakeen akats edo hobetzeko aspektuak.

Irakurtzen jarraitu

Bitartekaritza, Ikasketa eta zerbitzu solidarioa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Abusu sarean komunikazio lana bultzatzen

Abusu Sarean, La Peña auzoan kokatutako,hainbat eremutako elkarte herritarrez (auzokideak,gazteak,kirola,hirugarren adina…),entitate hezitzailez(kale hezitzaileak,familia hezitzaileak…)eta eskola komunitatez(Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuak,EPA…)osatutako sarea da.Elkarte hau,garapen komunitarioaren eta animazio soziokulturalaren bidezauzoaren eta auzokideen beharrizanak asebetetzen jarduten da.

Gure proiektua, bere oinarrian, sarearen eta aste kulturalerako komunikazio plana egiteanzetzan.Hau horrela,bi atal nagusitan banatu zen:webgunea eguneratzea eta aste kulturalerako komunikazio plana osatzea.

Irakurtzen jarraitu

Ekintza komunitarioa, Giza eta kultur animazioa, Ikasketa eta zerbitzu solidarioa atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kale metodologia zabaltzeko bideo bat. Susterran bizi izandako esperientzia.

Hemen aurkezten dugun dokumentala bi hilabetetan zehar Susterra elkartearekin batera jorratu dugun elkarlanaren emaitza da. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak gara, eta proiektu hau laugarren moduluaren parte diren bi ikasgai osotzeko eman beharreko pauso bat da, Informazio eta Komunikazio Teknologiak Gizarte Hezkuntzan eta Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea: Proposamen Metodologia irakasgaiak, hain zuzen ere. Lan egiteko metodologia honek izaera sozialeko eragileen eta ikasleon arteko elkarlana bultzatzen du, ikasleen kooperazioa sustatuz, eta kolaborazio hau ikasleon ezagutza, gaitasun zein konpetentziak garatzeko tresna hezitzaile gisa erabiliz.

Bideo honek laburki azaltzen digu kale hezkuntzaren metodologiaren zentzu edo funtsa, bereziki metodologia honen lehenengo bi faseei erreferentzia egiten diolarik. Susterra elkartean lan egiten duten hezitzaileen zein bertoko erabiltzaileen esperientzietatik abiatuta, kale hezkuntzaren testuinguruan, profesionalen eta erabiltzaileen arteko harremanaren garapena lortu ahal izateko, profesionalak jarraitu beharreko lehenengo bi faseak era laburrean azaltzea da bideo honen helburua.

Irakurtzen jarraitu

Ekintza komunitarioa, Gizarteratzea, Ikasketa eta zerbitzu solidarioa, Kale Metodologia atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

PASU BAT AURRERA SAN FRANTZISKON. KONEKTARI BURUZKO BIDEOA

“Gizarte gero eta korapilatsuago honetan, honen beharrei aurre egiteko gero eta baliabide gutxiagoko panorama honetan, KONEKTA moduko proiektuak beharrezkoak ditugu. Ezberdintasunak gero eta nabariagoak diren garai hauetan, hauen aurka eginez eta aukera berdintasunak sustatzearen aldekoak ere”

Aztertutako proiektuak, Aldauri fundazioaren barne dagoen Konekta proiektuaren garapena eta izandako hazkundea islatzea du helburu.Proiektu honen garapena eta izandako hazkundea bai baliabide materialei (lokala), giza-baliabideei (boluntarioak eta soldatapekoak) eta erabiltzaileei dagokionez ezagutu eta ondoren, bideoaren bitartez ezagutaraztera emateko proiektua ikuspuntu ezberdinetatik aztertu dugu. Modu honetan, iritzi, ikuspuntu eta bizipen ezberdinen berri izateko aukera izan dugu, proiektuaren parte diren guztion artean.


Horretarako, lehendabizi proiektu hau inguratzen duen testuingurua ezagutu behar izan dugu, proiektu honen abiapuntua eta honen sorreraren zergatia ulertu ahal izateko, hau da, zer nolako beharrei aurre egiteko egin zen jakitea. Testuinguruaren inguruan hitz egiten dugunean, batetik San Francisco auzo bezala eta bestetik, San Franciscoko biztanleria eta honen bizimoduari egiten diogu erreferentzia. Guzti hau egin ahal izateko, kaleetatik ibili, jendea ezagutu eta hauen esperientziak partekatu ditugu, lehenengo pertsonan. Modu honetan, bai erabiltzaileekin eta baita parte hartzen duten profesionalekin elkarrizketak izan ditugu, haien esperientzia eta iritziak ezagutzeko asmoz. Beraz, hainbat informazio bildu dugu, ikuspuntu desberdinetatik jasotakoak. Material hau eskuratzea lagungarria izan zaigu bideoa antolatzerako orduan eta baita proiektuaren benetako funtsa 1.pertsonean ezagutzeko.

Hartu-eman hau behin egonda, konturatu ginen hasiera batean proiektu honen inguruan geneukan ideia baino askoz gehiago dela Konekta. IKTen aitzakian, espazio interkultural eta belaunaldien artekoa sortu izan da, non arraza, adin, jatorri eta kultura ezberdinen arteko pertsonen harremanak eraikitzen diren. Aldi berean, haien eguneroko bizitzan izango ez lituzketen erlazioak sortzeko aukera ematen du, erabiltzaile guztien bizitza aberastuz.

Bideoaren funtsa hau egitea zelakoan, askoz baliogarria sortatu zaigu gizarte hezitzaile moduan bizi izan dugun esperientzia. Modu honetan, errealitatea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dugu etorkizunean arituko garen esparruak eta bide ezberdinak ezagutuz. Bestetik, alderdi teknikoari erreferentzia eginez, zaila izan zaigu lan hau aurrera ateratzea; bideoaren muntaia egiteko ezagutza eta baliabide nahikorik ez geneukalako.

Beraz, guzti hau kontuan hartuta, alde batetik, esan dezakegu esperientzia aberasgarria izan dela fundazio baten barne funtzionamendua ezagutu ahal izan dugulako. Honetaz gain, entitate ezberdinen arteko koordinazioa zertan datzan ikusteko aukera izan dugu eta errealitate berriak eraikitzen dituen hutsuneei aurre egiteko alternatiba ezberdin eta ezohiko bat aztertu dugu.

Gizartea denok osatzen dugun moduan, hutsune eta bizirik dauden beharrak ere guztion erantzukizuna izan beharko litzateke. Bide berriak sortzeko garaia heldu zaigu, denon eskura dago etorkizun duin bat eraikitzea!

Irakurtzen jarraitu

Ekintza komunitarioa, Gizarteratzea, Tekonologia berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi